40 urte baino gehiago
zure irudia zaintzen
ile-apaindegia
Lasarte-Orian

Maite Erkizia ile-apaindegia

Itziar eta Maite Erkiziak, 1978ko egun batean, gure ile-apaindegi negozioa jartzea erabaki genuen. Ahizpak izanik, gauza asko partekatzen genuen eta horien artean lanbide honekiko grina berezia. Guretzat ile-apaindegi negozioa oso ondo ezagutzen genuen lanbidea zen, eta gainera, bizimodu bat, gure emakume bezeroei beren buruekin gustura egoten laguntzeko bide ematen ziguna.

1995ean joera berrietara egokituz, negozioa zabaldu genuen, estetika sekzioa sartuz, eta hala, osatu egin genuen gure bezeroei ematen diegun irudiaren bidezko laguntze lan atsegingarria.

Gaur egun Maite Erkizia Ile-apaindegi eta estetikan profesional talde batek lan egiten dugu zerbitzurik onena emateko indarrak batuz. Gure bizitasun eta gogoak bide ematen digu mozketa, metxa, lehortze eta abarretan azken joerak eskaintzeko.